"Náufragos"


Reyes Moleres Irene da, Diego Perezek antzezten duen Martinen ama. Une jakin batean, Unai Izquierdok antzezten duen Said sartuko da euren bizitzetan. Horiek dira Unai Izquierdok berak idatzi duen Náufragos antzezlanaren hiru protagonistak.

Felipe Lozaren zuzendaritzapean, hiru antzezleek lan biluzia, apainketarik gabea, eskaintzen dute. Testuan oinarritutako jolas eszenikoa proposatzen dute, hitzetan oinarritutako arotzeria, proposamen eszenografiko xumearen gainean, umeentzako eraikuntza jolasa balitz bezala giro desberdinak sortzeko aukera ematen duen kubo sistemarekin. Giro horiek sortzeko orduan aipamen berezia merezi du Adrián García de los Ojosek eskaintzen duen musikaren babesak.

Eszenen eta bakarrizketen bitartez, Náufragos lanak, une eta leku jakin batean hiru pertsonaiari gertatzen zaiena kontatzen du. Saiden, bizirik jarraitzeko edo hiltzeko apustua eginez 'paradisuaren' bila Itsasartea gurutzatu zuen gaztearen historia da. Bide luzea, Afrikatik urrun, bakardadeari begietara, aurpegira, begiratuz. Madrilgo uda errearen beroa izango da kontakizun horretako pertsonaien laguna: Irene, etorkinentzako zentro bateko psikologoa gaztearen adiskide egingo da eta ahal duen guztia egingo du laguntzeko, baina, noraino gaude prest besteen alde egiteko?; Martin, Ireneren semea, etengabe ari da maitasun bila, eta Said aurkituko du, lur berrian dagoen arrotza eta amaiera ezezaguna duen gonbidatua.

Náufragos ez da inmigrazioari buruzko proposamen eszenikoa, maitasunari edo/eta errukiari, familiari, itxaropenari, zintzotasunari, bakardadeari eta promesei buruzko gogoeta, baizik.

Fitxa
Testua: Unai Izquierdo
Zuzendaritza: Felipe Loza
Aktoreak: Unai Izquierdo, Reyes Moleres, Diego Pérez
Musika: Adrián García de los Ojos
Eskerrak: Urko Aristi, Andrey Kaa, Izaskun Fernández


Laburrean

  • Egileak Unai Izquierdo
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana