"L'autre/Bestea"

  • "L'autre/Bestea"

Lanak tarteko espazioa galdekatzen du, "artekoa". Distantziari begiratzen dio, ez soilik termino fisikoetan, baita hain zehatzak ez diren espazioetakoa ere, besteak beste, denbora, harremanak eta hutsune horiek guztiak bereizten dituzten mugak.

Bereizteko eta ados jartzeko espazioa ehuntzea, espazio fisikoak eta "barne" espazioak lotzea, haien artean konexioa dagoela nabarmentzen duen ziurtasun gisa.

Begiradak espazioa eraikitzen du,urruntasunez eta gertutasunez betea dagoen distantziari forma emanez.

Matxalen Bilboaren ibilbidean erronka handia da L'autre/bestea. Sorkuntza honetan, Johanna Etcheverryrekin aritu da lankidetzan. Etcheverry Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières taldeko kidea da, eta harekin dantza pentsatzeko moduak partekatzen ditu.

Proiektu hau erronka izan da bientzat,eta, era berean, testuingurua berriro pentsatzeko eta beste bide batzuk aurkitzeko aukera bat.

FITXA

  • DANTZA MOTA: Dantza garaikidea
  • ERAKUSKETA LEKUA: Aretoa
  • ESTREINALDIA: 2015
  • IRAUPENA: 53 minutu
  • ZUZENDARIA: Matxalen Bilbao
  • KOREOGRAFOAK: Matxalen Bilbao, Johanna Etcheverry
  • INTERPRETEAK: Johanna Etcheverry, Matxalen Bilbao
  • TESTUA: Ez
  • MUSIKA/SOINUA: Marc Cano
  • ARGIZTAPENA: David Alcorta
  • ESZENOGRAFIA: Matxalen Bilbao, David Alcorta
  • JANTZIAK: Azegiñe Urigoitia

HARREMANETARAKO
Matxalen Bilbao
TELEFONOA: + (34) 666 839 267
HELBIDE ELEKTRONIKOA: matxalien@yahoo.es
WEBGUNEA: www.matxalenbilbao.es


Laburrean

Euskadi, auzolana