"Hermanas"

  • "Hermanas"

Hermanas antzezlanak kezka sortu nahi du ikusleen artean. Pieza klasiko eta garaikide honek giza harremanak aztertzen ditu, eta eztabaida sortu nahi du, beldurra, familia, gaixotasun mentala, botere-harremanak, abusua, tratu txarrak, emakumea... hizpide hartuta.

Etxe batean itxita dauden bi ahizpen bizipenak dira hausnarketaren abiaburua. Bata elbarria da, eta bestea ahizpa ezindua zaintzera kondenatuta dago. Ustez klaustrofobikoa den familia-harreman bat, eta, atze-oihal gisa, 'What Ever Happened to Baby Jane?' filma.

FITXA TEKNIKOA:

  • Ekoizpena: Moon Produkzioak
  • Zuzendaritza: Fer Montoya
  • Aktoreak: Maite Agirre, Justi Larrinaga, Olatz Gorrotxategi
  • Jantziak: Lorena Montenegro
  • Musika: Adrián G. De los Ojos, Fer Montoya
  • Eszenografia: Gorka Flores / Iñigo Zabaltza

Hermanas liburuaren fitxa, hemen.

Moon Produkzioak

Laburrean

  • Egileak Fer Montoya
  • KonpainiaMoon Produkzioak
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana