"Zu gabe"

  • "Zu gabe"
  • "Zu gabe"
  • "Zu gabe"
  • "Zu gabe"
  • "Zu gabe"

"Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara".

Eskaini halako aukera edozeini, berriz topo egitea inoiz aurkitzea espero ez duen maite duen harekin. Pertsonaiek partekatzen duten elkarrizketan zehar gatazka asko azalduko dira. Belaunaldi ezberdinetatik gizartea, familia eta norbanakoari egindako begirada ikusiko dugu. Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute. Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da. Lan honek aktoreei sentimenduz eta egiarekin jokatzen duen antzezpena eskatzen die.

Zumetaren irudiekin eszenografian, Xabier Lozanoren argiztapen diseinuarekin eta Bap!! eta Mikel Laboaren musikarekin aurkeztuko dugu Alex Tellok helduentzako idatzi eta zuzendutako teatroa.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea eta zuzendaria: Alex Tello
  • Aktoreak: Anabel Arraiza, Inazio Tolosa
  • Musika: Mikel Laboa
  • Eszenografia: Jose Luis Zumetaren irudiak
  • Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
  • Konpainia: Atea Teatro
  • Harremanetarako: 617720596 / 943504480 / ateateatro@gmail.com / www.zugabeantzerkia.wordpress.com

Atea

Laburrean

  • Egileak Alex Tello
  • KonpainiaAtea Teatro
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana