"Fugas"

  • "Fugas"
  • "Fugas"

Taldea eta norbanakoa, abstraktua eta zehatza, forma eta informea, ordena eta kaosa. Piezak tentsio-eremu ezberdinak aztertzen ditu. 

Kaos ludikoa, hutsune zulatuen kaosa, ordena barne hartzen duena. Kideen nahastea, apurketa eta batura elkarrekin bizitzen.

Une oro hausten diren lerroetan bidaiatzea; erdigunerik gabeko zirkuluak ukitzea; muga irekiak; eta gidarik gabeko gurpil bat bezala biratzea, ardatzik gabeko ornoak antzemanez; kontakturik gabeko talkak, lurrik gabeko erorketak...

Fitxa artistikoa

  • Zuzendaria eta koreografia: Matxalen Bilbao
  • Interpreteak: María Andrés, Mikel Del Valle, Natalia De Miguel, Natalia García, Nerea Martínez
  • Musika: Batzuk
  • Soinu edizioa: Marc Cano
  • Argazkiak eta bideoak: Itxaso Beistegui
  • Sormen egoitza: La FuNdicIOn Bilbao
  • Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

Konpainia

Sortzaile lanetan izan duen 15 urteko ibilbidean, Matxalen Bilbaok hiztegi pertsonala sortu du; bere pentsamendu propioa sakondu eta garatzeko interesaz, bere kezkak aurkezten jarraitzen du behin eta berriro, zehaztasunez eta modu metodikoan, ibilbide koherentea marraztuz. Hala, mugimenduaren eta horren antolamendu espazio-denborazkoarekiko joera agertzen du, ideiak adierazteko baliabide gisa.

Proiektu berri honekin bide berria ireki du bere koreografo ibilbidean; talentu berrien aldeko apustua egiten du, harreman estua duten Euskadiko dantzari berrien aldeko urratsa.

Oinarrizko Hezkuntzan Diplomatua, Giza Zientzien arloan, EHUn. 2007-2008 ikasturtean Ikuskizun arloko Arte eta Zientzien Masterra egin zuen EHUn. 

1998tik antzezle eta koreografo lana uztartu ditu, baita dantza garaikideko irakasle lana ere.

Hamaika piezak bermatzen dute bere ibilbidea. Piezarik azpimarragarrienak honakoak dira: L'Autre/Bestea (2015), Gear (2015), Self (2013), Sast! (2009), Haiku4 (2007), Capricho (2005), Lotura (2004) eta Mutis (2003).

Harremanetarako

Matxalen Bilbao
(+34) 666 839 267 / 944 912 452
matxalien@yahoo.es
www.matxalenbilbao.es

Lekuz Leku

Laburrean

Euskadi, auzolana