"Treblinkara azken trena (Janusz Korczaki omenaldi bat)"

  • "Treblinkara azken trena (Janusz Korczaki omenaldi bat)"
  • "Treblinkara azken trena (Janusz Korczaki omenaldi bat)"

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia.

Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan...

Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena.

Gure ikuskizuna biktima guztiei egindako omenaldi bat da eta Janusz Korczaki eskeinitako oroipena, haurren bizitza duin egiteko borrokatu zen izaki aparta; baina baita hatz salatzailez ezagutarazteko bidea ere, munduko behartsu gehienak haurrak baitira eta munduko haur gehienak behartsuak.

FITXA TEKNIKOA

  • Jatorrizko ideia: Ana Pimenta
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Alfonso Torregrosa/Jose Ramon Soroiz, Maiken Beitia, Eneko Sagardoy, Gorka Martin, Tania Martin, Nerea Elizalde, Jon Casamayor, Mikel Laskurain, Kepa Errasti
  • Testua: Patxo Telleria
  • Zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Eszenografiaren gauzatzea: Iñigo Lacasa
  • Atrezzoa: Julia Gysling
  • Jantzigintza: Ana Turrillas
  • Musika eta soinu gunea: Iñaki Salvador
  • Argien diseinua: Xabier Lozano
  • Zuzendaritza teknikoa eta soinuztapena: Iñigo Lacasa
  • Argiztapena: Andoni Mendizabal
  • Laguntza teknikoa: David Salvador
  • Ekoizpen zuzendaritza: Ana Pimenta
  • Ekoizpena: Julia Gysling/Izaskun Imizkoz

Laburrean

  • Egileak Patxo Telleria
  • KonpainiaVaiven Producciones
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana