"Gora Gasteiz"


Dokumentalak 2014ko uda eta gero Gora Gasteiz ekimena nola sortu zen azaltzen du. Hiriko auzokideen elkarbizitza gainbeheratzen zuten adierazpen arrazistei eta xenofobei aurre egiteko, Gasteizen herri mugimendua jaio zen. Mugimendu honek gizarte, kultura, arte, kirol... esparruetako eragile desberdinak bateratu zituen. Modu positibo batean gai izan zen aldarrikatzen genuen hiri anitza, solidarioa eta bidezkoa erakusteko, Apirilaren 18a nabarmenduz. Egun horretan hiriaren txoko guztiak kolorez bete ziren eta nahi dugun Gasteiz irekia eta atsegina erakutsiz. 

Dokumentala, pertsona nabarmen desberdinei egindako elkarrizketen bitartez garatzen da (Karmele Jaio, Blanca Urgell, Unax Ugalde, José Angel Cuerda, Iban Zaldua, Juan Ibarrondo, Iñaki Iriondo, Pascal Dione...), herri mugimenduan honetan parte hartutako aktibistekin batera. Partaiden guztien hausnarketen eskutik, Gasteizen gertatutako borrokaren oroitzapena beste aldarrikapen askoren izpia izan dadila lortu nahi da.

Lantalde artistikoa
Zuzendaritza: Gora Gasteiz, Beñat Fontaneda
Errealizazioa: Beñat Fontaneda
Kameralariak: Roberto Ladrero, Beñat Fontaneda, Ander Salsamendi, Saioa Fernández de Aránguiz, Nahikari Mora, Xabi Vitoria, Aitor Korres, Fernando López del Castillo, Karle Olalde, Mikel Sáez de Buruaga, Jon Martínez de Albéniz, Erlantz Anda, Eduardo Ruiz de Eguino
Gidoia: Gora Gasteiz, David Mangana & Beñat Fontaneda
Elkarrizketak: David Mangana, Rosabel Argote & Juan Ibarrondo
Ekoizpena: Rosabel Argotea & Montse Vilora
Off ahotsa: Amaia Villanueva
Timelapse-ak: Jaizki Fontaneda
Muntaia: Beñat Fontaneda
Audio posprodukzioa: Aitor Amozarrain

Webgunea: goragasteiz.com


Laburrean

  • Egileak Beñat Fontaneda
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana