"Bilbao Bizkaia. Exterior-Día"

  • "Caminan"
  • "Ocho pecados capitales"

Helburu bikoitza du ZINEBI 57k produzitu duen film luze honek: alde batetik, Bilboko kaleko eremuek edozein eratako produkzio zinematografikoak eta ikus-entzunezkoak egiteko dituzten aukerak bultzatzea; eta bestetik, jaialdiaren identitatearen ezaugarri nagusiarekin bat eginez, film laburrak sustatzea, haiena zinema hizkuntzaren adierazpide berezia delakoan. Sketch-ez osatutako pelikulen era klasikoan pentsatutako produkzio honek zazpi fikzio-lan biltzen ditu, gai eta ezaugarri formal ondo ezberdinekoak: zinema musikala, antzinakoa, eta gaur egungo drama eta komediak. Badute, alabaina, bat datozen ezaugarririk: hiriburua eta Bizkaia azken 30 urteetan izaten ari diren aldaketak erakusteko borondatea. Atal horiek egiteko Bilboko zinemagileen hiru belaunaldietako zinemagileen ekarpen desinteresatua eta gogotsua izan du ZINEBIk, zeinak irrikaz aritu diren gure ingurune urbano eta naturalez duten gaurko ikuspegia erakusteko. Hauek dira: Pedro Olea, Imanol Uribe, Javier Rebollo, Enrique Urbizu, Luis Marías, Sra. Polaroiska kolektiboa (María Ibarretxe eta Alaitz Arenzana) eta Mikel Rueda.

AMATXU MAITEA
Luis Marías
14' | EUSKADI | FIKZIOA

CAMINAN
Mikel Rueda
14' | EUSKADI | FIKZIOA

EL AMIGO IMAGINARIO
Javier Rebollo
14' | EUSKADI | FIKZIOA

LOS OCHO PECADOS CAPITALES
Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana, María Ibarretxe)
13' | EUSKADI | FIKZIOA

MISTERIO EN EL PARQUE DE DOÑA CASILDA
Enrique Urbizu
6' | EUSKADI | FIKZIOA

PARPADEOS
Imanol Uribe
6' | EUSKADI | FIKZIOA

ZONBI EGUNA
Pedro Olea
13' | EUSKADI | FIKZIOA


Laburrean

  • Egileak Varios autores
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana