"Marikixkur eta hiru hartzak"

  • "Marikixkur eta hiru hartzak"

Marikixkur neskato bihurria eta alaia da; ilea kizkurra eta urre kolorekoa du.

Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. Horrela, gurasoei desobedituko die eta basoan galduko da.

Zuhaitzen artean ezkutatuta dagoen hiru hartzen etxea ezagutuko du, eta bertan geratuko da egun pasa, bere etxea balitz bezala. Hara non etxera itzultzen diren hiru hartzak eta hantxe aurkitzen duten neskatoa...

XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko du Glu Gluk. Ohikoa duen legez, musika eta dantza, komedia eta antzerki jolasarekin uztartuko dira.

Antzezlan honekin, haurrek eta familia osoak norbanako bakoitzak intimitaterako duen eskubideaz eta elkarbizitzarekiko errespetuaz hausnarketa egingo dute.

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Galder Pérez
  • Zuzendaria: Galder Pérez
  • Aktoreak: Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto, Andrea Covadonga, Itxaso Quintana
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola
  • Eszenografia: Amaia Oleagoitia
  • Jantziak: Celia Egaña
  • Koreografia: Maitane Zalduegi
  • Atrezzoa: Gorki & Asierito
  • Musika zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Soinu hautaketa: Los Pintxos
  • Estudioa: Basersound
  • Kartelaren diseinua: Iñigo Maestro
  • Argazkiak: Ignacio Pérez
  • Hizkuntza aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Talde teknikoa: STAR LAN - Txerran Azaola
  • Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa - Toño Pinto
  • Ekoizpena: Glu Glu Producciones
  • Eskerrak: Bilboeszena, Teatro Barakaldo Antzokia, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia, Arale Perez, Ane Zabala, Zuzenean, Carlos Pueyo, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, eta nola ez gure semeei Mikel eta Aratz 

 

 

 

 


Laburrean

  • Egileak Galder Pérez
  • KonpainiaGlu Glu Produkzioak
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana