"Igelak"


Pello, banku sukurtsal bateko zuzendaria, delitu ekonomikoengatik atxilotu dute. Bere nagusiak ere inplikatuta dauden arren, bakarrik utziko dute justiziaren aurrean. Salduta dagoela konturatzean, ihes egitea erabakiko du.

Dirurik eta dokumentaziorik gabe, familia eta lagunik gabe, Pellok bere identitatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.

Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean  babesa topatzea. Bere kide berrien konfiantza bereganatuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz jabetu eta atzerrira alde egitea.

Dosierra [PDF - 19,9 MB].

Fitxa

  • Zuzendaritza eta gidoia: Patxo Telleria
  • Aktoreak: Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada, Maria Cruickshank, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Javi Tolosa, Itziar Atienza, Ramon Agirre
  • Ekoizle eragilea: Joxe Portela
  • Argazki zuzendaria: Aitor Mantxola
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Musikariak: Ainhoa Arteta, Gatibu, Natxo De Felipe (Oskorri), Francis Díez (Doctor Deseo), Gose, Oreka Tx, Xabi Solano (Esne Beltza), Zo! Zongo
  • Produkzio zuzendaria: Juanma Pagazaurtundua
  • Muntaia: Raúl López
  • Arte zuzendaria: Peio Villalba
  • Zuzeneko soinua: Iñaki Díez
  • Soinu muntaia eta nahasketak: Haritz Lete, José Luis Rubio
  • Jantziak: Saioa Lara
  • Makillajea: Lola López
  • Ile-apainketa: Iciar Arrieta
  • Zuzendari laguntzailea: Iñaki Beraza
  • Produkzio burua: Marta Gerrikabeitia
  • Ekoiztetxea: Abra Prod S.L.
  • Ekoizleak: Joxe Portela, Alberto Gerrikabeitia

Iraupena: 97 minutu
Generoa: Komedia soziala
Webgunea: www.igelak.com


Laburrean

  • Egileak Patxo Telleria
  • Produkzio-etxeaAbra Prod S.L.
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana