"Euria (Lluvia)"

  • "Euria (Lluvia)"

Euria lanak, maite dugun norbait jadanik ez dagoenean gertatzen zaigunari buruz hitz egiten du. Eta zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora guztiari buruz.

“Euria” lanean ur tantak daude, bi aterkirekin bizi den pertsonaia, lanabes kaxa bat, eskegitzeko gantxoak, plantxa ero bat, abesti triste baten gaineko keinu ederrak, berokia, kanpora ematen duen leihoa, oroitzapenen iratzargailua eta baita marraztutako eguzkia ere.

Norbaitek, altxatzeko eta aurrera egiteko dugun gaitasunaren metafora ere ikus dezake eguzki horretan.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Markeliñe
  • Antzezleak: Fernando Barado, Ana Capilla, Ioar Fernández
  • Eszenografia: Jon Kepa Zumalde
  • Jantziak: Marijo de la Hoz
  • Proiekzioak eta argiak: Paco Trujillo
  • Iraupena: 60 minutu
  • Hizkuntza: Testurik gabea
  • Publikoa: 3-10 urte bitarteko haurrak

Euria antzezlanaren dossierra

Kultur Leioa

Laburrean

Euskadi, auzolana