"On/Off. La travesía en un instante"


Gaur gaueko trenak lehenago ere irtena da eta behin baino gehiagotan irtengo da etorkizunean ere. Behin, beste behin, beste behin. eta horrela amaierarik gabe. Bizitza antzezlana baino ez da? eta horrela bada, lehenago ere egon da antzezpenen bat? etorkizunean ere egongo da horren antzezpenik? Zenbat saio eskainiko ditugu? Hamaika? Mugagabe? eta entseguetan bageunde, behin eta berriz eszena berberak egiten? entseguetan jo eta ke aritu gaitezke edo gidoiaren exijentziak betetzeko gutxienekoa egin dezakegu. Bestela esanda, ON ala OFF egon gaitezke.

Geure bizitzen dramaturgiari laguntzea erabakiz gero, hots, ON egotea erabakiz gero, ez digu zertan axola izan antzezlana behin eta berriz egitea, amaierarik gabe. Saio bakoitzean eszenaratzea hobetuko dugu, ezin hobeto geratu arte. Orduantxe egongo da amaituta eta ez dugu beste ezer egin beharko. Orduantxe abiatuko da azken trena.

Dosierra [PDF - 859 KB].

TALDE ARTISTIKOA
Egileak: Pablo Ibarluzea eta Lola Markaida
Antzezlea: Lola Markaida
Zuzendaritza eta dramaturgia: Pablo Ibarluzea
Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (Atx Teatroa)
Musika konposizioa: Pablo Ibarluzea eta Domentx Ucin
Musikaria: Domentx Ucin

TALDE TEKNIKOA
Argiztapena: Zigor Gorostiola
Ilustrazioa: Ane Pikaza
Argazkia eta ikus-entzunezkoak: Daniel Lázaro
Diseinu grafikoa eta web diseinua: coubetage.com

Eskerrak: Asier Etxeandia, María Goiricelaya, Juan Alberto González, SECOT Bizkaia, Patxi Lázaro, Iñigo Markaida eta Koldo Olabarri

KONTRATAZIOA
Lola Markaida
Telefonoa: 661 522 482
Helbide elektronikoa: hola@lolamarkaida.com


Laburrean

  • Egileak Lola Markaida
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana