"Francoren bilobari gutuna"

  • "Francoren bilobari gutuna"
    Argazkia: www.franco.eus
  • "Francoren bilobari gutuna"
    Argazkia: www.franco.eus
  • "Francoren bilobari gutuna"
    Argazkia: www.franco.eus
  • "Francoren bilobari gutuna"
    Argazkia: www.franco.eus
  • "Francoren bilobari gutuna"
    Argazkia: www.franco.eus

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta elkarrekin sortu zituzten Errautsak eta Hamlet antzezlanak. Batasun honek euskal teatroari hauspo berri bat ekarri nahi dio; euskarazko teatroari.

FITXA TEKNIKOA:

  • Testuaren egileak: Unai Iturriaga, Igor Elortza
  • Zuzendaria: Ximun Fuchs
  • Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Erika Olaizola, Pako Revueltas
  • Argiztapena: Josep Duhau
  • Koreografia: Philippe Ducou
  • Musika: Asier Ituarte
  • Teknika: Gotzon Hegoas
  • Argazkiak: Guillaume Méziat
  • Bideoa: Eñaut Castagnet
  • Jantziak: Marodi Sorkuntzak
  • Irudia: Hiru Damatxo
  • Media: Roberto Quintana
  • Administrazioa: Iasone Parada, Elorri Etcheverry, Xabino Alkorta, Kattalin Ezcurra, Irantzu Azpeitia, Elise Robert Laudette
  • Ekoizpena: Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain, Dejabu Panpin Laborategia
  • Publiko mota: Heldua

 

Artedrama

Laburrean

  • Egileak Unai Iturriaga, Igor Elortza
  • KonpainiaArtedrama
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana