"Eresoinkaren itzalak"

  • "Eresoinkaren itzalak"

Eresoinka XXI. mendean? Zein da gaur egungo guda? Eta gaur egungo nortasuna?  Zergatik erronka honi baietza eman? Zergatik Dantzazek inbertitu behar du honelako proiektu batean?

Gure ustez, Dantzaz garai honetako Eresoinka da, eta erabat lotura dago bere nortasuna gurearekin.

Bizi garen garai hauetan, Artea eta Kulturaren aurkako etengabeko borrokan ari gara bizitzen, eta haien balorea kolokan jartzen da: zertarako balio du Arteak? Eta Kulturak?

Dantzaz aukerak irekitzeko jaio zen: aukerak gazteentzako, aukerak sortzaileentzako, aukerak komunitatearentzako, dantza erabiliz.

1936an, inbasioa zela eta, Europara eta Mundura jo zuten, eta hara joan ziren, hemengo nortasuna defendatzeko.

Oraingoan, Europara eta Mundura jo dugu, eta honera etortzera gonbidatzen dugu, gure nortasuna defendatzeko.

Zein da orduan defendatzen zen nortasuna eta orain defendatzen dugun nortasunaren arteko diferentzia?

Ba al dago diferentziarik? Hortxe dago gakoa.

Orduko Eresoinka: Euskal dantza, euskal kantak eta arte plastikoa...

Gaur egungo Eresoinka: dantza garaikidea, abesbatza modernoa eta mapping-a...

...arima bera mantenduz.

Fitxa artistikoa

Koreografia: Martin Inthamoussu
Aholkularitza musikala: Enrique Azurza
Abesbatza: KEA
Mapping-a: Inesfera
Zuzendaritza artistikoa eta ekoizpena: Dantzaz

DSS2016ren diru-laguntzarekin, CORALE proiektuan

Dantzaz

Laburrean

  • Egileak Dantzaz
  • Konpainiadantzaz
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana