"Catalin"

  • "Catalin"

... Rita Barrenecheak inoiz jakingo ez duena da historiara pasako dela antzezlan editatu bat edukitzen lehenengo dramaturgoa espainiarra izateagatik. Bi mendez isildua izan den antzezlana eta berriro ere argia ikusiko duena.

Maria Rita de Barrenechea, Solanako markesa eta Carpioko kondesa (1757-1795), antzerki espainiarreko eta, harrigarriki, euskal literaturako ahaztutako izena da. Bilbon jaioa, Valladolidera emigratu zuen gazterik eta han ezkondu zen; beranduago, Madrilera joan zen eta han hil zen 37 urte zituela. Hiriburuan, talde literario onenetako kide izan zen, Jovellanos-en adiskidea eta Goya margolariak erretratatu zuen. Bere hiru obra baino ez ditugu kontserbatzen: La aya, beste bat izenbururik gabe eta Catalin.

Rita de Barrenechea andreak festa bat antolatu zuen etxean bere lagun ilustratuentzako: Goya, Albako dukesa, Jovellanos eta abar. Abagunea aprobetxatu zuen idatzi berri zuen Catalin izeneko antzezlana aurkezteko. Catalin baserri batean gauzatzen den obra da, maila desberdineko ezkontzei buruzkoa. Kutsu neoklasikoko komedia sentimentala da, XVIII. mende amaierako Portugaleten girotua.

Baina Ritak festa ez zuen bere obra aurkezteko soilik antolatu, baizik eta, baita, Jovellanos-i Sociedad Económica Maritrense elkartean emakumeen sarrera bultzatzea proposatzeko ere.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Rita de Barrenechea
  • Moldaketa: Teresa Calo
  • Dramaturgia: Teresa Calo
  • Aktoreak: Sandra Ferrús, Alfonso Torregrosa, Ales Furundarena, Iñaki Urrutia, María Goiricelaya, Gergori Ayarzaguena, Aitor Borobia
  • Musikaria: Ismael Merino
  • Zuzendaria: Gorka Mínguez
  • Eszenografia diseinua: Gorka Minguez
  • Errealizazio eszenografikoa: Guk errekerre
  • Jantzien diseinua: Zapatitos de charol
  • Argiztapen diseinua: Zigor Gorostiola 
  • Argi eta soinu teknikariak: Arantza Heredia / Andoni Mendizábal 
  • Ekoizpena: Idoia Merodio
  • Zuzendaritza teknikoa: Arantza heredia

Laburrean

  • Egileak Rita Barrenechea
  • KonpainiaErre Produkzioak
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana