"Huts"


Donostia 2016k eman dion karta zuriaren baitan, Huts dantza ikuskizuna prestatu du Jone San Martinek. Sorkuntza berriko pieza honek soinua du ardatz nagusi (bere presentzia eta bere falta) eta gorputzaren mugimendua ere bai.

Audio efektuak diseinatu dituen Illart Alkorta eta Mikel R. Nieto soinu artistarekin batera sortu du San Martinek lana. Eszenaratzeaz dantzaria bera eta Carol Rementeria zeinu hizkuntzako interpretea arduratzen dira.

Euren esperientzia, talentua eta inspirazioa batu dituzte laurek Huts sortzeko. Soinu lanketa sofistikatu baten laguntzaz, San Martinek eta Rementeriak soinua eta isiltasuna islatzen dituzte, euren gorputzek eratzen dituzten mugimendu eta keinuen bidez.

Interpreteak: Carolina Rementeria, Jone San Martin
Koreografoa: Jone San Martin
Ideia: Jone San Martin, Mikel R. Nieto, Illart Alkorta
Audio efektuak: Illart Alkorta
Soinu artista: Mikel R. Nieto


Laburrean

  • Egileak Jone San Martin
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana