"Huts artean"

  • "Huts artean"
    Argazkia: www.azala.es

Huts artean proiektuak dantza Jorge Oteizak bere eskulturagintzan espazio (hutsarte) gisa ulertu eta langai zuen materia horretara eramateko jakinminetik sortua da, alegia dantza airearen eremura hurbiltzea, bolumenaren kontrako aldera.

Obra koreografikoa lantzea proposatzen dugu, Jorge Oteizak landu eta prestatutako honako kontzeptu hauetan murgilduta: espazio hutsa eta aire materia. "Hutsartea zizelkatuko" duen dantza.

Koreografoak garen aldetik, gogo berezia daukagu Jorge Oteizak landutako hasiera eskultorikoa eta espaziala dantzarekin lotzeko, biak halabeharrez espazioan garatzen direlako, zehazki hutsarte esaten diogun espazioan, dantzariek gelditu gabe erabili (eta koreografoek lantzen duguna). Oteiza 1956tik aurrera espazio hori bera argitara ekartzen saiatu zen, eta haren ikerketa linguistikoetan zabal garatu zuen, bereziki Euskararen iruditegi kontzeptualaren lekua bezala.

FITXA TEKNIKOA:

  • Iraupena: 30 minutu
  • Ideia: Ibon Salvador
  • Zuzendaritza, koreografia, jantziak: Colectivo Qualquer
  • Interpreteak: Ibon Salvador, Luciana Chieregati
  • Soundtrack-a: Eduardo Zallio
  • Argazkia: Camila Téllez
  • Beste laguntzaileak: Idoia Zabaleta
  • Eskerrak: Mikel Laboa Katedra, Dantzagunea, Muelle 3, AZALA Kreazio Ezpazioa, BilbaoEszena, Izaskun Lapaza, Laia Cabrera

Azala

Laburrean

  • Egileak Ibon Salvador, Luciana Chieregati
  • KonpainiaColectivo Cualquer
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana