"París. Voces de papel"


1937ko abuztuaren 19a. Totalitarismoak aurrera darrai, errukigabe. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaizola musikariari deituko dio, misio baten ardura emateko: "Gerra galduko genuen, baina artearen bitartez borrokan jarraitzea da gure eginbeharra". Testuinguru horretan sortu zen Eresoinka, erbesteratuek osatutako euskal arteko talderik handiena. Eresoinkak Paris eta Europako eszenatokirik onenak konkistatu zituen, bake-mezu bat igortzeko. Baina, non datza artearen indarra? Zer dela eta izan daiteke borroka-tresna bat? Inazita Olaizolak eta Margaritte Truebak epopeia hartan parte hartu zuten, eta Eresoinkaren abentura ekarriko digute gogora: dokumentalaren melodia izango dira haiek. Akonpainamenduak Marga Berra, Ione Miren Agirre eta Pablo Ibarluzearen esku egongo dira. Parisekin lotutako euskal artista gazteak dira; haien diziplina artistikoen bitartez, Eresoinkaren errelatoko alderdi komunak irudiztatuko dituzte, baita mugimendua ere, bizitzaren beraren adierazpen gisa.

Estibaliz Urresola Laudion (Araba) jaio zen, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Bost urtez euskal zinemaren eta telebistaren industrian lan egin ondoren, zuzendaritzari ekin zion Bartzelonako ESCACen. Han, Zuzendaritza Zinematogafikoko masterra eta Film Business - Marketing, Banaketa eta Nazioarteko Salmentetako masterra egin zituen. Harrezkero Euskal Herria eta Bartzelona artean bizi da, zenbait ikus-entzunezko proiektutan errealizadore eta zuzendari gisa lanean.

Zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
Gidoia: Estibaliz Urresola Solaguren
Ekoizpena: Alfredo Torrescalles (Fascina Producciones), Aintzane Pérez del Palomar (Euskal Telebista)
Argazkia: David Aguilar Iñigo
Muntaketa: Pello Gutierrez, Estibaliz Urresola
Musika: Secundino Esnaola, Giuseppe Verdi, Ignacio Mocoroa, Sean McCann, Aita Donostia, Piotr Ilich Chaikovski, Jesus Guridi, Gabriel Olaizola
Aktoreak: Inazita Olaizola, Philippe Regnier, Margaritte Trueba, Begoña Bastida, Thierry Malandain, Ione Miren Aguirre, Pablo Ibarluzea, Marga Berra
Formatua: DCP Following DCI
Salmentak: Expressive
Iraupena: 73 minutu
Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa


Laburrean

  • Egileak Estibaliz Urresola
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana