"Karramarroa"

  • "Karramarroa"
  • "Karramarroa"
  • "Karramarroa"

Eider Rodriguez, Miren Agur Meabe eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta Dxusturi Teatroak sortu duen bakarrizketa da Karramarroa.

Testu honetan 40 urte inguruko emakume batek bere bizipen eta inguruari buruzko gogoetak kontatuko dizkigu mihi zorrotz eta lotsagabe batez.

"Are! Ez genituen horiek besterik behar: Futbolariak! Zertara datoz horiek naturismo leku batera bere plastikozko gorputz perfektuekin? Show bat ematera? Ez diote sekula haur izateari utzi. Beraien soinak begiratzen dituzte lasterka dabiltzala. Beraien buruak miresteko".

"Ez dut lorik egiten. Min ematen dit Mikelek. Paparrean min dut eta lehertuko zaidala ematen du. Arnasa sentitzen dut bihotzaren kontra borrokan. Kontra neurkadan, erraiak zapartatuko balizkit bezala".

"Baina zer da hori? Zakila? Tronpa bat dela pentsatu dut. Baina zer da gizon hori? Ez da horrelakorik existitzen... Zortzirentzako errekia ematen du. Hori! Eta goitik behera depilatua... eta ez dakit zer esaldi menbruaren erroaren inguruan zirilikoz tatuatua...".

Fitxa teknikoa:

  • Testua: Dxusturi Teatroa. Eider Rodriguezen, Miren Agur Meaberen eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta
  • Zuzendaria: Pablo Ibarluzea
  • Aktorea: Eneritz Artetxe
  • Eszenografia: Atx Teatroa
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Kartela: Ionan Berasaluze
  • Diseinu grafikoa: Roberto Quintana
  • Argiaren diseinua: Zigor Gorostiola
  • Argi teknikaria: Amaia Iurrebaso
  • Musika: Malatu (Mikel García)
  • Salmenta: Janire Olabarriaga
  • Ekoizpena: Dxusturi Teatroa


Laburrean

  • Egileak Dxusturi Teatroa
  • KonpainiaDxusturi teatroa
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana