"Ama, nora goaz?"


Gerra Zibilean bada istorio bat 80 urtetan ezkutuan mantendu dena, isilpean.

Istorio honetako protagonistak ez dira Frankoren kontra borroka egin zuten ohiko gudariak. Emakume anonimoak dira, eta agian horixe da haien istorioa ezezaguna izatearen arrazoia. Izan ere, nork ezagutzen du Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatu zituzten emakumeen istorioa?

1937ko neguan Gipuzkoako 14 herrietako 1.000 emakume kanporatu zituzten. Errepublikaren alde frentean borrokan ari ziren gizonen emazteak ziren, abertzaleak eta errepublikazaleak. Haien etxetatik bota zituzten, eta seme-alabak besoetan norabide jakinik gabeko bidaia hasi zuten.

Fitxa
Zuzendaria: Iban Gonzalez
Ekoizleak: Karmelo Vivanco (Baleuko), Idure Cajaraville
Gidoia: Jon Gonzalo
Argazkia: Iban Gonzalez
Muntaia: Iban Gonzalez
Aktoreak: Barbara Rivas, Esther Remiro
Elkarrizketatuak: Edurne Aizpurua, Lore Albizu, Margari Albizu, Josune Sasiain, Lide Balenciaga, Agate Sodupe, Tere Larrar, Itziar Sagarzazu, Matilda Aizpurua, Garbiñe Andonegi, Arantza Bullain, Anita Usiain
Harremana: www.baleuko.com
Generoa: Dokumentala 
Iraupena: 60 minutu


Laburrean

  • Egileak Iban Gonzalez
  • Produkzio-etxeaBaleuko
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana