"Nosotras, mujeres de Euskalduna"


Araitz Rodríguezek, Euskaldunako Ontzioletako behargin baten alabak, 1983 eta 1988 bitartean Bilbon gertatu zen borrokaren memoria berreraikitzeko zeregina hartuko du bere gain, ontziolak ixtea saihestu ez zuen borrokarena. Horretarako, amaren ikuspegiaz baliatuko da, baita greban zeuden beharginei babesa emateko 1984an sortu zen Euskaldunako Emakumeen Asanblada (EEA) delakoan parte hartu zuten beste emakume batzuen ikuspegiaz ere. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta eman zitzaizkien emazte eta ama zereginetatik haratago, emakume horiek borrokan zuzenean parte hartzeak euren buruarentzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzia hartzea eta emakume izatearen zailtasunen aurrean ahalmentzea eta nagusiki gizonena zen inguruan era horretan azaltzea ere eragin zuen.

Historiaren kontaketa idazten denean sarritan erori ohi da tinta beltza emakumeen lerro gainera, itzaletan utziz hainbat eta hainbat pasarte. Eta halaxe gertatu zaie baita gure protagonistei ere. Haatik, gertatutakoez gain tinta beltzak haien memoriak ere ilundu zituen nonbait eta oroitzapenak berreskuratzeko bidaia zirraragarria egin dugu dokumental honetan.

Bidean emakume bat familiaren defentsan noraino heltzeko prest egon daitekeen ikasi dut egiten ari denaren garrantziari erreparatu ere egin gabe. Emakume hauek erakutsi didaten indarrak berpiztu egin dizkit etorkizun justuago baten alde borrokatzeko gogoak; eta bere soiltasun guztiarekin ere “borrokatzen ez bazara ez baituzu ezer lortuko" esaldiaren balioa gogorarazi didate. Gure hiriak zaindu beharraz hausnartu dut, beti ere historia errespetatuz, memoria eta herri baten nortasuna interes ahulen mesedetan galtzen utzi gabe. Bidean, bada, atzera begiratzea zeinen garrantzitsua den ikasi dut, nondik gatozen jakiteko, nor garen ulertzeko eta nora goazen ikusteko.

Fitxa
Zuzendaria: Larraitz Zuazo
Gidoia: Larraitz Zuazo eta Araitz Rodriguez
Muntaia: Larraitz Zuazo (Begira Bideoak)
Soinua: Xanti Salvador
Musika: Arantzazu Calleja
Argazkia: Juantxu Beloki
Ekoizpena: ZINEBI & TYF-Territorios y Fronteras Research on Documentary Filmmaking Vanesa Fernández Guerra eta Patxi Azpillaga
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 67 minutu


Laburrean

  • Egileak Larraitz Zuazo
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana