"Aitxitxe"


Markel Goikoetxea bermeotarraren 15 minutuko lanean "errealismo magikoa, euskal mitologia eta beste gauza asko" daude.

Luis, aspaldi Amerikara bizitzen joandako 75 urteko gizon euskaldun bat, bere eguneroko bizitzaz nazkatuta dago: egunkaria irakurri, irratia entzun, pelikula klasikoak ikusi... Eta ez du hori guztia norekin konpartitu. Bizitzaren aurrean etsi egiten du eta bere bihotzeko medikamentuak ez hartzea erabakitzen du. Baina bat batean, RING! Etxeko txirrina. George, bere iloba, zaindu behar du, bizitasunez eta kuriosidadez beteriko 6 urteko haurra. Luisen mundua hankaz gora jarriko duen ume honek bizitzeko ilusioa itzuliko ahal dio? Akaso beranduegi izango da? 

Fitxa
Zuzendaria: Markel Goikoetxea
Gidoia: Markel Goikoetxea
Aktoreak: Tania Serrano, Gene R. Wallace, Nicholas Sean Johnny
Ekoizpena: Carla Roda
Musika: Hank Lee
Edizioa: Markel Goikoetxea

Iturria

Laburrean

  • Egileak Markel Goikoetxea
  • HizkuntzaIngelesa
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana