"Mundu bat ahoz aho"


Mendez mende, idatziz transmititu izan da herri baten historia ofiziala; baina historia ofizialaren ertzetan badira bestelako ahots batzuk ere, ahoz aho hedatzen direnak eta inprobisatu diren leku eta momentu horri dagozkionak. Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean, eta Mundu bat ahoz aho dokumentalak horiek ikus-entzunezko berean batzeko ariketa egin du.

Kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu dokumentalak. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez.

Horretarako, zazpi herrialdetako sortzaileen ahotsetan barrena bidaiatuko dugu: Euskal Herriko Maialen Lujanbio, Karen Owen galestarra, Herrialde Katalanetatik Mireia Mena, Kubako Yunet López, Zinar Ala kurdua, Mexikoko Las Alondras hirukoa - Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón, Rebeca Limón - eta Sardiniako Simone Monni. Gainera, Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán eta Ruth Finneganen lekukotasunak ere jaso dira.

  • Garapena: Mintzola Ahozko Lantegia
  • Ekoizpena:Lanku Kultur Zerbitzuak
  • Generoa: Dokumentala
  • Inprobisatzaileak: Maialen Lujanbio, Karen Owen, Mireia Mena, Yunet López, Zinar Ala, Las Alondras (Diana Laura Hernández, Dana Sofía Limón, Rebeca Limón), Simone Monni
  • Lekukotasunak: Albert Casals, Ixiar Eizagirre, Begoña Guzmán, Ruth Finnegan
  • Formatua: DVD
  • EROSI


Laburrean

  • Egileak Mintzola Ahozko Lantegia
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana