"Hitz gutxitan"


Tosta proiektuaren barruan martxoa eta apirila bitartean Uxue Arzelusek Galesen egin zuen egonaldi artistikoaren emaitza da Hitz gutxitan film dokumental laburra, eta bertan euskara eta gales hiztunen arteko lotura, antzekotasun eta desberdintasunak azaleratzen ditu (ikusi teaserra hemen). Hiztun arruntez gain, film laburrean, hizkuntza-komunitate bakoitzeko pertsona ezagunek ere parte hartu dute: Elin Haf G. Jones eta Meic Llewelyn galeseraz; eta euskaldunen artean, Andoni Egañak edo Kirmen Uribek. Euskaltzaleen Topagunearen erresidentzia deialdiaren baitan egin zuen egonaldia Arzelusek Machynlleth herrian, eta tokiko Celtic Neighbours izan zuen harrera-elkartea. 

Zuzendaria: Uxue Arzelus
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 11 minutu eta 26 segundo

Iturria: dss2016.eu

Laburrean

  • Egileak Uxue Arzelus
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana