"Lehen urratsa"


Euskal Kultur Erakundeak 2015eko irailean estreinatu SOKA, euskal dantzaren urratsetan erakusketaren osagarri da egitasmo hau.

Helburua bikoitza zen:

  • Ipar Euskal Herriko haurrentzako dantza eskoletan egin soinu grabaketen eta argazkien bidez, euskal dantzaren transmisioa agerian uztea.
  • Dantza eskolek daramaten lanaren baloratzea eta promozionatzea.

Sei herritan ibili ziren Radiokultura-ko kazetariak eta Johan Morin argazkilaria:

  • Hendaian (Akelarre taldea)
  • Baionan (eskola-denboratik kanpoko kurtsoa)
  • Bardozen (Lagunekin taldea)
  • Baigorrin (Arrola taldea)
  • Itsasun (Ataitze taldea)
  • Barkoxen (Etxahun elkartea)

Bi oren elkarrizketa baino gehiago (euskaraz eta frantsesez) eta 100 bat argazki hautatu dira web-dokumental baten itxura duen Lehen urratsa bilduma interaktiboaren osatzeko.

Fitxa
Grabaketak: www.radiokultura.eus
Argazkiak: Johan Morin
Koordinazioa eta multimedia ekoizpena: Jakes Larre (EKE-ICB)
Eskerrak: Hendaioako (Akelarre), Itsasuko (Ataize), Bardozeko (Lagunekin), Baionako, Barkoxeko (Etxahun) eta Baigorriko (Arrola) dantza taldeetako ikasleei, gurasoei eta irakasleei
Webgunea: lehenurratsa.soka.eus

Iturria: Euskal Kultur Erakundea (EKE)

Laburrean

  • Egileak Euskal Kultur Erakundea (EKE)
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana