"Ikuska"


2007an Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxearen Ama Lur lanarekin egin bezala, Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkarteak 70eko eta 80ko hamarkadetan Euskal Herriari buruz filmatutako Ikuska izeneko 21 film labur dokumentalen saila berreditatu du euskarri digitalean.

Bertan Filmeak eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, dokumentalak formatu digitalean berrargitaratu ditu EKHEk. 

Durangoko Azokan izango dira eskuragai, bi formatutan: liburua eta 3 DVD (20 €) eta eduki berberak dituen USB txartela (14 €).

Informazio gehiago, zinea.eus webgunean.


Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • Zenbatekoa20 € (liburua eta 3 DVD) / 14,00 € (USB txartela eduki berberekin)
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana