"iZ"


Kiribil konpainiaren ikusgarri berria da iZ. Sorkuntza hau antzerki eta musika pieza bat da, biziaren jatorriaz, gure jatorriaz eta gure etorkizunaz galdezkatzen gaituena. Munduaren sorreraren, hizkuntzaren sorreraren mitologia berrasmatuaren poesia da iZ, gaur egungo idazkuntza, mitoa modernitatean ezartzen duena; begieste molde bat da, manera subjektibo bat, denboraren misterioaren gogora ekartze bat.

Hiru «pertsonaia» dira iZ:

  • Jesus Aured musikaria, espazioa eta denbora osatu eta ordenatzen dituelarik,
  • Amaia Hennebutte antzezlariaren pertsonaia, bere jokoan, aldian bizitza zentzu zabalean, aldian iZen gorpuzte mitologikoak gorpuzten dituelarik,
  • Goiko eskultorearen giza itxurako eskulturak, naturaren eta denboraren gogora ekartze bat.

Egilea: Kiribil konpainia
Iraupena: 45 minutu
Hizkuntza: Hitzik gabea
Adina: 3 urtetik gorakoentzat egokia


Laburrean

  • Egileak Kiribil konpainia
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana