"Desoxirribonukleiko"

  • "Desoxirribonukleiko"
  • "Desoxirribonukleiko"
  • "Desoxirribonukleiko"

Genetika-laborategi batean gertatzen den komedia zientifiko musikala da Desoxirribonukleikoa. Sekretupean, euskal genoma ikertzen ari dira bertan. ADN eraldaketaren bitartez, Beñarda Etxepare sortu berri dute, lehen euskal super emakumea.

Ezkutuko proiektua primeran doanean, kazetari misteriotsu baten bisitak hankaz gora jarriko ditu ikerketa bera eta baita zientzialarien arteko harremanak ere.

Bizitzarako ikerketa-lekua den honetan, zalantzan jarriko dira morala, pasioaren jatorria eta kode edo molekulaz ulertzen ez duten jelosia zein bekaizkeria. Nahaste-borraste korapilotsuen ondorioz, egia eta gezurraren arteko muga desagertuko da.

Komedia honek umorez jorratuko du zientzia eta kantuz taularatuko ditu giza harremanak. Esketx bidez, zientzia-alorrak parodiatuko dira eta, antzerki musikalaren bidez, klonatutako persona, mediku, zientzialari eta beste zenbait gezurtiren arteko harreman eta gaizki-ulertuak egongo dira.

Zientziak eta maitasunak ondorioztatuko dute ezer eta inor ez dela benetan dirudien hori. Baina zalantza nagusia argitzeke geratuko da betiko: posible ote da euskal pasioa eta harremanak genetikoki eraldatzea?

FITXA ARTISTIKOA:

  • Egilea: Galder Perez
  • Zuzendariak: Galder Perez - Eloi Beato
  • Antzezleak: Susana Soleto, Leire Ucha // Itziar Ituño, Martxelo Rubio, Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola
  • Eszenografia: Amaia Oleagoitia
  • Jantziak: Celia Egaña
  • Koreografia: Maitane Zalduegi
  • Attrezzoa: Gorki
  • Musika-zuzendaria: Iñaki Maruri
  • Soinu-hautaketa: Los Pintxos
  • Estudioa: Basersound
  • Kartelaren diseinua: ACF - Mintxo
  • Argazkiak: Ignacio Pérez
  • Hizkuntza-aholkularia: Jon Sanchez Barrado
  • Talde teknikoa: STAR LAN - Txerran Azaola
  • Ekoizpen exekutiboa: Mari Cruz Melgosa - Toño Pinto
  • Ekoizpena: Glu Glu Producciones
  • Hizkuntza: Ikuskizunak bi bertsio ditu, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa.

Laburrean

  • Egileak Galder Perez
  • KonpainiaGlu Glu Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana