"Music Boxes"


POMPOM antzerkiak 2015eko udaberrian sorturiko kalerako ikuskizun umoristiko musikala da Music Boxes. Urtean hartan, Bilbo, Donostia, Hondarribia, Bartzelona eta mediterraneo kostatik 50 alditan baino gehiagotan antzeztua. ART EN BITRIR eta DESPLAÇAT antzerki jaialdietan ere parte hartu izan dute. Publiko orori zuzenduriko ikuskizuna

Sinopsia: Orain dela asko, ganbara zahar batean, hiru musika kaxa geratu ziren abandonaturik. Ilargiak negar eta negar egin zuen edertasun falta honegatik. Horregatik, gau batean, bere izpi magikoarekin beren arima txikiak argitu zituen eta bizitzara ekarri azken aldiz. Orain hemen daude bizirik eta dantzarako gogotsu. Ilargiak gidatuko ditu ikuskizunean zehar baina... kaxa txiki hauen kasu egingo ote dute? Umorez beteriko ikuskizuna, dantza musika eta arazo ugari desmadre dosi handiarekin. Adi egon, bihotzak ireki eta musikaz gozatu.

Konpainia: POMPOM antzerkia
Iraupena: 20 minutu
Publikoa: Publiko ororentzat
Hizkuntza: Euskara edo gaztelania
Harremanetarako:


Laburrean

  • Egileak POMPOM antzerkia
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana