"Erresilientzia soinuak"

  • "Erresilientzia soinuak"
  • "Erresilientzia soinuak"
  • "Erresilientzia soinuak"

Filmazpit katalogoko filma.

Donostia 2016ren "Europa Transit" enbaxada ibiltariak maiatzean Bosnia-Herzegovinan filmatutako dokumentala da Erresilienztia soinuak, eta bertan protagonista dira Mursego eta Vedran Smailovic biolontxelo-jotzailea, Sarajevoko setioan tiro artean jotzeagatik ezaguna. Erresilientzia sustatzeko musikak duen balioa azpimarratzen du Xuban Intxaustik zuzendutako lan honek.

Mursegok Sarajevon eman zituen egunetan, intelektualekin, kazetariekin, gerra bizi izan zuten protagonistekin eta Bosnia-Herzegovinako musikariekin bildu zen, setioaren historiaz, gerraosteaz eta herrialdearen egungo egoeraz hitz egiteko. Topaketa horietako testigantzek eta soinuek inspiratuta, kontzertua eskaini zuen Sarajevon Mursegok, tokiko hainbat artista lagun.

Fitxa

  • Zuzendaria: Xuban Intxausti
  • Ekoizpena: Leire Larisgoitia
  • Kamera / Irudia / Edizioa: Marc Parramón
  • Gidoia: Anna Camps
  • Kolaborazio berezia: Maite Arroitajauregi "Mursego"
  • Jatorrizko musika: Mursego, Izorel
  • Grafismoa: Asier Lasa
  • Ekoizpen exekutiboa: Joan Úbeda
  • Ekoizpen zuzendaria: Pilar Razquin
  • Ekoizpena: DSS2016EU – Mediapro (K2000)
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 61 minutu
  • Hizkuntza: Euskara, ingelesa, bosniera

dss2016.eu

Laburrean

  • Egileak Xuban Intxausti
  • HizkuntzaBeste batzuk
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana