"Atte hil aurretik"

  • "Atte hil aurretik"
  • "Atte hil aurretik"

Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera kontatzen zion.

Bi hilabete egin ditu, ordea, istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Inauteriak hemen dira berriz eta, urtero bezala, Erremosenea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta inauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.

Egunerokotasunean botere harremanetan murgildurik gaude.

Bi aukera ditugu: errekaren urak zuhaitzetako hostoak eramaten dituen bezala, norberak bere burua hosto bihurtu korrontea jarraituz edo jolasean parte hartu eta irabaztera atera.

Zer punturaino baldintzatzen gaitu inguruak erabakiak hartzerakoan? Zer punturaino gara gure erabakien jabe?

Komedia eta tragediak markatutako bidea jarraituz, sekretuen munduan murgilduko gara. Eszenografia, argien jokoa eta espazio-denboraren tratamenduen bitartez, bai pertsonaiak eta bai publikoak errealismoatik ihes egingo du.

Fitxa


Laburrean

  • Egileak Miren Tirapu
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana