"Santxoren anaia"

  • "Santxoren anaia"
  • "Santxoren anaia"
  • "Santxoren anaia"

“Santxoren anaia” antzerki-jostailu bat da.

Komedia oso libre bat da, non XVI. mendeko bi antzerkigile handiren –Shakespeare eta Cervantes– pertsonaiak eta egoerak nahastuko diren gure apeten moldera. Txotxongiloak, itzalak, pailazoa, commedia dell’arte eta entremesa uztartzen dituen ikuskizun bizi eta zorrotz honek antzerkiaren ezbehar barregarriak erautsiko dizkigu:

Frantzisko Pantza, gure protagonista, antzoki batean agertuko da Santxo Pantza anaiaren bila; etsi-etsian anaiaren xerka dabilelarik, berarekin topo egingo dute Maisu Pedro “txotxongilolariak”, Kardenio “Arlote Figura Txarrek”, Parapillako Ginesillok, Dultzineak bai eta Santxo Pantzak berak ere. Liburu bereko pertsonaiak dira guztiak: “On Kixote Mantxakoa”.

Ekintza eta fantasiaz beteriko beste liburu bateko mamuak ere azalduko zaizkio Frantziskori: Hamlet, Falstaff, kaskezurrak, ezpatak, Puk, Titania erregina, eta are asto maitemindu bat ere. “William Shakespeareren obra guztiak” liburuko pertsonaiak dira.

Pertsonaia horiek guztiak sartu-irtenean dabiltza liburuetan, bertako nagusiak bailiran. Irudiz, denak ari dira Frantziskoren kontra, horrek ezin baitu liburuetara sartu, etengabe huts egiten du anaiaren bilaketa lanean, eta ez daki ez nondik datorren ez nora doan. Zergatik...?

Bada, Frantzisko ere pertsonaia bat delako!..., baina beste liburutxo batekoa, eta han bai, han zain izango du anaia.

“Santxoren anaia, Pierre Menard-ena” da liburutxo txiki hori, hots, gure antzerki lan hau.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Laurentzi Producciones
  • Dramaturgia: Alberto Iglesias
  • Musika: José Urrejola
  • Argiztapena: Koldo Belloso
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Mugimendua eta maskara: Pablo Ibarluzea
  • Aktoreak: Txema Pérez, Alfonso Díez, Nerea Ariznabarreta, Gaizka Chamizo, Ander Basaldúa.
  • Banaketa eta komunikazioa: Rosa Iglesias
  • Ekoizpena eta koordinazioa: Esther Velasco
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Lander Iglesias
  • Iraupena: 65 minutu
  • Publiko mota: Publiko guztiak

 


Laburrean

Euskadi, auzolana