"Altzoko Handia"


Txotxongiloak, haurren korua, bakarlariak eta instrumentisten talde txiki bat biltzen dituen haurrentzako opera hau abesbatzarako musikan eta euskal ahozko narratiban dago oinarrituta.

Gaur egungo ekarpen plastikoz eta eszenikoz osatua dago, eta historian zehar musikarekin horren ondo bat egin duen txotxongiloen artea jasotzen du, hainbat adibide esanguratsuren bidez; esaterako, Joseph Haydnek eta Henry Pourcellek txotxongiloetarako idatzitako opera barrokoak, txotxongiloetarako operen hainbat eta hainbat egokitzapen (Txirula Magikoa eta Hansel eta Gretel, besteak beste) eta gaur egun Asian edo Afrikan aurki ditzakegun herri-ikuskizun tradizionalak.

Historia

Miguel Joaquín Eleizegi Arteaga (Altzo, 1818-1861) Gipuzkoako pertsonaia mitikoaren bizitza eta pasadizoak dira obraren abiapuntua eta narratiba-ildoa. Hogei urte bete zituenean, gaitz ezezagun bat izan zuen eta neurriz kanpo hazten hasi zen. 2,42 m neurtzera eta 203 kilo pisatzera iritsi zen.

Oso ezaguna izan zen bere garaian. Europako hainbat herrialdetan erakutsi zuten jendaurrean, eta besteak beste, Espainiako Isabel II.a erreginak, Frantziako Luis Felipe I.ak edo Ingalaterrako Victoria erreginak harrera egin zioten.

Ezagutu zutenek bere izaera adeitsua eta ona azpimarratzen zuten, baina baita bere tristura eta, batez ere, bakardadea ere. Bere idatzietako batzuetan “naturaren munstroa" gisa definitzen zuen bere burua.

Hil ondoren, bere oroimenak bizirik iraun du Euskal Herrian, eta bere jaioterrian erraldoiaren irudiarekin loturik ageri da beti. 1861eko azaroaren 20an hil zen, 43 urte zituela. Altzoko hilerrian lurperatu zuten, baina erraldoiaren hezurrak lapurtu egin zituzten, eta, ustez, Ingalaterrako museoren batean daude.

Donostia 2016-k, Topic-ek eta Barakaldoko Antzokiak ekoitzitako lana da Altzoko Handia.

Fitxa

  • Ekoizpena: DSS2016EU, Topic, Barakaldo Antzokia
  • Txotxongiloen diseinua: Nestor Basterretxea
  • Txotxongilolaria: La Enanaranja
  • Zuzendaria: Emmanuel Márquez
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Operaren testua: Koldo Izagirre
  • Musika: David Azurza
  • Adina: +7
  • Hizkuntza: Bi bertsio daude, euskaraz eta gaztelaniaz


Laburrean

  • Egileak DSS2016EU, Topic, Barakaldo Antzokia
  • HizkuntzaElebietan
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana