"Beltza"

  • "Beltza"

"Molde femeninoan kontatuko dut. Gorputzak astintzen dira, ateratzeari uzteko, eta zapaltzen dute, lurra egiazki ukitzen dutela sentitzeko. Perkusio hutsa, erritmoa. Erritmoa gorputza baita. Gorputzak konta dezala. Kontatzeko asmorik izan gabe. Gogoz, zeuk zure irakurketa egin ahal izan dezazun". Tradizio afrikarraren oinarritik, eta berezko eta egungo ikuspegi batetik landuz jaio da Beltza, hau da, perkusio- eta dantza-pieza bat da, gorputz konprometitu bat aurkezteko, mugimenduari irekia dagoena, betiere mugimendu indartsuari, delikatuari, erritmikoari eta ñabarduraz beterikoari, irudiak, paisaiak, egoerak, aldarteak... eragiten dituen mugimenduari. Zuzeneko perkusioak, perkusionisten egiteko moldearekin batera, soinu-giro oparoa sortzen du. Beltza energia iluna da, arlo femeninoa, mendiz bestaldea, interpreteen mugimendu pertsonaletik sortzen dena. Asmoa ez da istorio bat kontatzea, baizik eta, mugimenduaren nahiz musikaren bitartez, publikoak askatasuna izan dezala bere burua ezagutzeko edo galtzeko; edota bere buruari galderak egiteko edo erantzunak aurkitzeko.

Fitxa

  • Konpainia: Arantza Iglesias Konpainia
  • Koreografia: Arantza Iglesias
  • Dantzariak: Ainhoa Carrera, Aintzane Revuelta, María Arcos, Nagore Orbeltzu, Paola Cortés
  • Perkusioa: Elena Santos, Sheila Tirado
  • Iraupena: 50 minutu

Laburrean

  • Egileak Arantza Iglesias
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana