"Kontukantari"

  • "Kontukantari"
  • "Kontukantari"
  • "Kontukantari"

Kontukantari ikuskizunak oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggae-a, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidaia honetan Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten.

Eta, horrela, arratoitxoak itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Mikel Pikaza eta Sandra Fdez. Aguirre
  • Konpainia: La Enana Naranja
  • Musikaria: Roberto Castro "Boti"
  • Abeslaria: Sandra Fdz. Aguirre
  • Panpin eragileak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Alvarez
  • Iraupena: 60 minutu
  • Publiko mota: Familiartekoa


Laburrean

  • Egileak Laenananaranja
  • KonpainiaLaenananaranja
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana