"Patxistein Doktorea"

  • "Patxistein Doktorea"
  • "Patxistein Doktorea"
  • "Patxistein Doktorea"
  • "Patxistein Doktorea"
  • "Patxistein Doktorea"

Oraingo honetan, hiru pailazoek Patxistein Doktorea izeneko pertsonaiarekin egingo dute topo eta zientzilari zoro honen maltzurkeriak saihesten biziko dituzten abenturetan oinarritzen da ikuskizuna.

Orain hogeita bost urte plazaratutako funtzio arrakastatsu bera da, hainbat arlo berrikusi eta egokitu direlarik. Ilargira joateko asmotan Tortolika II izeneko espazio untzia antolatu dute eta, ohi bezala, gaizki atera zaie. Patxistein Doktorearen herrian lurreratu dira. Gaizto honek hiru pailazoen doaiak zurrupatu nahi ditu munduko pertsonarik ederren, azkarren eta indartsuen bihurtzeko.

Ez du, baina, bere nahia lortuko, hiru lagunak kalamidade samarrak izan arren, beti onik irtetzen direlako ataka gaizto guztietatik. Horrekin batera hainbat pasadizo barregarri eta kanta bizi eskainiko dituzte ordu beteko saio dinamiko eta umoretsuan.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Jokin Ansorena
  • Zuzendaria eta musika: Jose Ignazio Ansorena
  • Koreografoa: Kattalin Ansorena
  • Antzezleak: - Txirri (Fernando Ruiz) - Mirri (Kattalin Ansorena) - Txiribiton (Juanma Zaldua)

 


Laburrean

Euskadi, auzolana