"Horacios y Curiacios"


Kabia Teatrok antolatu eta Borja Ruizek 2013ko urritik 2014ko ekainera bitartean irakatsi zuen Creación escénica lana abiapuntutzat hartuz sortu zen Alopargo Teatroa. Bertolt Brechtek Horacios y Curiacios 1934an idatzi zuen, eta haren bitartez edozein gerraren zentzugabekeria islatzeaz gain, boterea kosta ahala kosta, baina batez ere bestea suntsituz, bilatzen denean azaleratzen den giza ergeltasun mugagabea ere islatzen du. Brechtek hori guztia salatzen zuen clownentzat idatzitako pieza honen bitartez, non bi bando aurrez aurre jartzen dituen, eta gauza pentsaezinak egiteko gai izango dira arerioari lurzati bat nola edo hala kentzeko. Aldi berean gaur egun oraindik indarrean dagoen borroka-eremu bat azaltzen zuen: boterea dutenen arma zekenen aurrean, artisten arima errebeldeak.

Ikuskizuna hastear dago. Antzezle jaun-andreok, ikusle jaun-andreok...

Arimak aurkeztu!

  • Egilea: Bertolt Brecht
  • Konpainia: Alopargo Teatroa
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Borja Ruiz (Kabia Teatro)
  • Antzezleak: Amaia Ajuria, Sandra Arroyo, Aritz Bengoa, Léa Chalvignac, Aitor Guisasola, Iñigo Marín, Iñigo Martín, Iraia Urraca, Elvira, Iratxe Urkiaga
  • Zuzendaritza teknikoa eta argiztapen diseinua: Asier Calahorro (Kandela Iluminación)
  • Zuzeneko musika: Iñigo Martín


Laburrean

  • Egileak Bertolt Brecht
  • KonpainiaAlopargo Teatroa
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2015
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana