"Viaje a ninguna parte"


Tragikomedia moduko ikuskizun honek Iparraldeko herrialde batera Hegoaldeko herrialde batetik joan eta beran etorkina den emakume baten abenturak eta zoritxarrak kontatzen dizkigu; etxe bila, lan bila, paper bila emandako urratsak eta, batez ere, bidaia fisiko eta geografikoaz gain, beste bidaia hori: emozionala, ia iniziazio izaerakoa, erroak galtzetik nahitaez aukeratu behar izan duen lehen Munduko alde honetan bizitza duina izateko ametsa lortzeko borrokaraino heltzen dena.

Proposamena oso interesgarria eta emotiboa da; zentzugabeko antzerkia, clown, objektuen antzerkia, bat-batekotasuna eta musika uztartzen dituena. Chaplin eta Felliniren arteko ikuskizuna.

  • Sormena eta antzezpena: Bea Insa
  • Argi eta jantzien diseinua: Consuelo Barrera
  • Ekoizle-laguntzailea: Ángels Miralles
Iturria

Laburrean

  • Egileak Bea Insa
  • HizkuntzaGaztelania
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana