"Baserrian amets"

  • "Baserrian amets"
  • "Baserrian amets"
  • "Baserrian amets"
  • "Baserrian amets"
  • "Baserrian amets"

Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du.

Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, bara­tzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaiako eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du.

Antzezlan honekin umeei kontsumo arduratsu eta gertutasunaren onurak erakutsi nahi zaizkie. Samurtasunez, gainera, ume baten eta amamaren istorio honetan musika eta antzerki jolasa nahastuko dira.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Eidabe
  • Testua eta zuzendaritza: Galder Perez
  • Antzezlea: Aiora Sedano
  • Atrezzoa: Asierito
  • Musika, programazioak eta trikitixa: Asier Ercilla
  • Kitarra: Imanol Goikoetxea
  • Ahotsak: Eider Zenarruzabeitia eta Aiora Sedano. Koruak: Enara eta Amets Ercilla
  • Ekoizpena: eidabe eta Balea musika ideiak
  • Diseinua eta ilustrazioak: Aritz Garcia
  • Iraupena: 40 minutu
  • Ikusleak: 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna

Eidabe

Laburrean

Euskadi, auzolana