"Adiskideak"

  • "Adiskideak"

2017an hamabost urte beteko dira Kukai Dantza Konpainiak bere lehen ikuskizuna estreinatu zuenetik. 2002tik hamaika emanaldi, ikuskizun, kilometro... igaro dira; baina, batez ere, kolaborazio asko bizi izan dituzte, Kukairen ezaugarri nagusia elkarlanerako duen bokazioa baita. Horren lekuko dira, Jon Mayaren gidaritzapean, Tanttaka Teatroarekin, hainbat koreograforekin, musikarirekin, artistekin... egindako lanak.

Hamabosgarren urteurreneko ospakizun berezi gisa, Kukaik, dantza eta musika batzen dituen ikuskizun berezi bat proposatzen du, hainbat musikari lagunekin batera: Oreka Tx, Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, DZ...

Fitxa

  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Dantzariak: Kukai Dantza Konpainia
  • Musikariak: Oreka Tx, Iñaki Salvador, Juan Mari Beltrán, DZ, Iñaki Telleria, Sabin Bikandi...
  • Iraupena: Ordubete eta 10 minutu

Laburrean

  • Egileak Jon Maya
  • KonpainiaKukai Dantza
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana