"Hatsa"

  • "Hatsa"
  • "Hatsa"
  • "Hatsa"
  • "Hatsa"

Etxe handi baten ganer zabal batean, puska zaharren artean, panpin itxurazko pertsonaiak agertzen dira. Hats magiko bati esker, pixkanaka animatzen dira eta bizia hartzen dute. Hastapen batean haien mugimenduak mekanikoak agertzen badira ere, isurkorrak eta emozionez beteak bilakatzen dira ikusgarrian zehar. Pertsonaia bitxi horien ekoizpenean jarraitzeko, misterioz betetako musika bat entzun dezakegu. Dantza eta musikaren indar magiko horrekin, betirako itzalita pentsatzen genuen guztia berpizten da. Horra hemen bizia ematen duen hatsaren istorio bat, unibertsoaren mugimendu zikliko handiak gidatzen dituen hats horren istorio bat. Ikuslea, giro poetiko batean sartuz, gizartearen kondizioaren gainean galdezkatzera eramana izanen da.

Fitxa

  • Egilea: Foyer de Bardos
  • Zuzendaritza: Julien Corbineau
  • Koregrafiak: Julien Corbineau, Nathalie Verspecht, Laetitia Cheverry
  • Eszenaren irudikapena: Annie Onchalo
  • Musika: Jean-Victor Suzanne
  • Jantziak: Anne-Marie Subias
  • Argiak: Julien Delinières
  • Soinuak: Didier Teilagorry
  • Iraupena: Ordubete

Hatsa ikusgarriari buruzko xehetasunak [PDF - 409 KB]


Laburrean

  • Egileak Foyer de Bardos
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana