"The Key"


"Euskal kultura atzerrian bultzatze aldera" egindako film laburra da The Key. Lucía Lacarra dantza klasikoaren euskal izarra da pelikulako protagonista.

Film laburra Jon Ugarriza koreografoak eta Óscar Andrés zinemagileak sortu dute, eta zinema eta ballet klasikoa uztartzen ditu, Ugarrizak Ken Zazpiren kanta batean oinarrituta egindako koreografiaren bidez.

Lana duela zazpi hilabete filmatu zuten, Bilbon.

Lucía Lacarra (Zumaia, 1975) nazioarte mailako izarra da egun, ballet klasikoaren esparruan, eta Ken Zazpiren "Ilargia" abestiaren doinuan ageri da dantzan ikus-entzunezko lanean.

Fitxa

  • Zuzendaria: Óscar Andrés
  • Koreografia: Jon Ugarriza
  • Ekoizpena: Bilboko Udalarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilbao Bizkaia Film Commissionekin eta Más Q Danzarekin lankidetzan
  • Dantzariak: Lucía Lacarra, Marlon Dino
  • Musika: Ken Zazpi


Laburrean

  • Egileak Óscar Andrés
  • HizkuntzaBat ere
  • Data2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana