"Sarean kateatuak"

  • "Sarean kateatuak"

2016ko Donostiako Poltsiko Antzerki Sorkuntzako lehen saria jaso zuen Sarean kateatuak ikuskizunak.

Nomofobia aitzakitzat hartuta, hiru emakumek ikusleekin batera terapia bati egingo diote aurre.

Hasteko, elkarrekin test bat egiten dute menpekotasuna zenbatekoa den neurtzeko. Ondoren, gizartean hain hedatuta dagoen gaitz hau kasu ezberdin ugaritan ikusteko parada izango dugu: ofizio ezberdinetako langileek, umeek, nerabeek, adineko emakumeek, batzuetan esketx tankeran eta bestetan bakarrizketa gisa, euren bizipenak aurkeztuko dizkigute, betiere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Nomofobia: Agian eritasunak jota zaude eta oraindik ez dakizu. Sakelakoekiko edo mugikorrekiko menpekotasuna askorentzak XXI. mendeko gaixotasuna da. Adituek diotenez, biztanleriaren parte handi bati eragiten dion gaitz bezala diagnostikatu daiteke egun; hori bai, kaltetuak ez dira gaitzaren garrantziaz ohartu ere egiten.

  • Konpainia: Nomofobikak
  • Aktoreak: Olatz Beobide, Belén Cruz, Amaia Lizarralde

Laburrean

  • Egileak Nomofobikak
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana