"Sexijentziak askatuz"


Pituxak ez du orgasmorik. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila, eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?

Pituxak larru-jotze kontuetan ez du gozatzen. Eta okerrena zera da: bakarrik sentitzen da orgasmoaren gurtze gizarte honetan. Izan ere, bere inguruan, dena da plazer eta gozamen harreman erotikoetaz hitz egiterakoan.

Arazoari aurre egin nahian laguntza eskatzea erabakiko du. Gauzak horrela, amarengana joko du lehenik. Ondoren, bere kabuz laguntza bilatuko du. Lagun pare bat ere azalduko zaizkigu, eta, nola ez, bikotea. Hala ere, egoera okertu besterik ez da egingo eta azkenik sexologoarengana jotzea erabakiko du.

Publikoaren parte hartzea ere eskatuko du, deskubrituko duen bide berrian laguntza bila.

Ikusleei zenbait galdera eta hausnarketa plantearazi nahi dizkie: zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan?, ba la dakigu zein den gure benetako desira?, edota gizartze estereotipoen pean gaude?

  • Konpainia: Bazen Behin Clown
  • Aktorea: Itziar Saenz de Ojer
  • Zuzendaria: Pedro Arnaez

Laburrean

  • Egileak Bazen Behin Clown
  • HizkuntzaEuskara
  • Data2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana