"Irri Par Txou"

  • "Irri Par Txou"

2 lagun eszenatoki gainean. Baina lagun "pertsona" edo "tipo" adierarekin.  Ezin dira adiskideak izan, ez baitute elkar ezagutzen.

Eta zer gerta daiteke biak lan bera egiteko kontratatu dituztela konturatzen direnean? Ba, sesioan amaitu dezaketela, baina "sesio" ez "emanaldi" zentzuan, baizik eta "haserre" esanahiarekin.

Horrela bada, ez dira irribarretsu egongo. Ikusleen kasuan, ordea, desberdina izango da;  seguro barrez (edo negarrez)  lehertuko direla Irri Par Txou pareagabe honekin. "Pare gabe" zentzu literalean, "par" edo "bikote" formatuan hasi denak bakarrizketara joko baitu.

Ez dute gai bat jorratu gabe utziko, bakoitzak bere estiloan, baina biak hala biak umorea lagun (adiskide) dutelarik: ikastoletako garaiak eta gertakizunak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaiak, maitasuna eta sexua, familia, euskaldunon izaera eta ohiturak, musika, hitz jokoak...

  • Gidoia: Jose Cruz Gurrutxaga, Ion Martinez "Txiki"
  • Aktoreak: Jose Cruz Gurrutxaga, Ion Martinez "Txiki"
  • Ekoizpena, diseinu grafikoa eta banaketa: Ttipia-Kultura
  • Iraupena: 75 minutu

Laburrean

  • Egileak Jose Cruz Gurrutxaga, Ion Martinez "Txiki"
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana