"Coordenadas"

  • "Coordenadas"
  • "Coordenadas"
  • "Coordenadas"
  • "Coordenadas"
  • "Coordenadas"
  • "Coordenadas"

Coordenadas ainguratuta dauden hiru pertsonaiaren ibilbidea da. Egia bilatu nahi dute, nork bere aldetik, nork bere agirietan arakatuta, eta, azkenik, urte batzuk geroago, herri oso baten oroimen kolektiboa aurkituko dute. Gaur egun ere etxera itzultzeko bidean jarraitzen duten ehunka mila pertsonak dira haiek.

Coordenadaseko hiru pertsonaiek bidaia egingo dute ukatu zaien bizitzarantz. Hasieran izaki ia biluziak dira, memoriaz gabetuak. Eta duintasunerantz egindako bidaia horretan, memoria berreskuratuko dute, euren itxura berriz osatzen doazen neurrian. Ia konturatu gabe, nor diren, non dauden, euren egoeraren zergatia eta euren bidaiaren helburua zein diren ondo dakiten pertsonak bilakatuz joango dira.

Coordenadasek oroimen historikoaz egiten du gogoeta; ezkutuan jarraitzen duen tragedia historiko baten fikzio dramatikoa da. Hizkera eszeniko berrietan murgilduta, poema eszeniko intimista baten itxura eta egitura ditu ikuskizunak, eta ikusleek pertsonaia horiek aztertzen eta ulertzen joango dira, haien emozioetan barneratuko dira, keinuen, hitzaren, musikaren eta isiltasunen bitartez. Gertutasunetik ikusi eta entzun beharreko antzezlana da, eta irauten duen ordubetean halabeharrez gertatuko da emozioaren katarsia.

FITXA TEKNIKOA:

  • Dramaturgia: Olatz Gorrotxategi
  • Aktoreak: Olatz Ganboa, Aritza Rodrigez, Natxo Montero
  • Argiztapena eta efektu bisualak: Koldo Belloso
  • Jantziak: Peio Duran
  • Musika: Carlos Imaz
  • Ekoizpenaren koordinatzailea: Esther Velasco
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Lander Iglesias
  • Iraupena: 60 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak (14 urtetik aurrera)


Laburrean

Euskadi, auzolana