"Gaitasunen iraultza"

  • "Gaitasunen iraultza"
    Argazkia: Verdini Dantza Taldea (Facebook)

Gizadiaren historian, aurrerapenak eta lorpen handiak iraultza txikien ondorio izan dira batzuetan, eta iraultza handiena beste batzuetan: gizakiak lehen sua piztu zuenetik gaur egungo arora, aro digitalera. Verdini Dantza Taldeak erronka bat proposatzen du, dibertsitate funtzionala duten pertsonekiko konpromisoa abiapuntu hartuta. Horretarako, iraultza txiki-handi baten bandera altxatzen du harrotasunez; gaitasunen iraultza da, eta argi eta garbi adierazten du, Gaitasunen iraultza obran.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea, koreografoa eta zuzendaritza eszenikoa: Isabel Verdini
  • Ekoizpena: Jesús Murua
  • Eszenografiaren diseinua: Jesús Murua
  • Eszenografiaren errealizazioa: Jesús Murua
  • Argiztapenaren diseinua: Unai Barrio
  • Argi teknikaria: Unai Barrio
  • Jantzien diseinua: Agurtzane Verdini
  • Dantzariak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Naroa Azaldegui, Nekane Prieto, Haizea Sendón, Ana Álvarez, Jon Alonso, Aitor Manterola, Idoia Machimbarrena, Leire Zabala, Miriam Corrionero, Álex San Sebastián, Ainhoa Bacaicoa, Jon Fresnillo, María Isasti, Samanta Gonzalez, Aizpea Múgica, Perla López, Ohiane Mateos, Agurtzane Verdini, Isabel Verdini
  • Iraupena: 55 minutu

Laburrean

  • Egileak Isabel Verdini
  • KonpainiaVerdini Dantza Taldea
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana