"Harri, orri, ar"

  • "Harri, orri, ar"
    Argazkia: www.dantzaz.net

Jolasaren aldarrikapena, ikuslearen irudimenari irekitako sormenerako lurraldea bezala. Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan? Nola esan den-dena isiltasun segundu batean? Nola kokatu gure gorputza eta bere mugimendua askoz zabalagoa den talde mugimendu batean? Dantzaz-ek ezagutzera gonbidatzen gaitu.

Nazioarteko dantzariz osaturiko harrobi heterogeneoa den euskal konpainia honen ikuskizuna berriro ere ohiko etiketetatik aldentzen da. Atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna, guztiek dute lekua sormen honetan. Jolas tradizionalean gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra (harria) gainditzeko ahalmena duela gogorarazten digu.

Les Vikings konpainiako Sara Olmo eta Victor Launay-k osatzen duten bikoteak lehenengo pieza koreografiatzen dute, Historia de un segundo deiturikoa. Dantzazen bigarren piezak, Complete Surrender-ek, nahita garaikideko bokazioa dauka. Bere sortzailea, Jorge Jauregui da.

Eta, azkenik, Jauregiren sormenak dakartzan energia eta intentsitateak bidea emango diote beste proposamen oso berezi bati, Mexikoko Enrique Fleischmann konplizitatearekin.

FITXA TEKNIKOA:

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu
  • Harremanetarako: dantzaz@dantzaz.net


Laburrean

Euskadi, auzolana