"Jainko basatia"

  • "Jainko basatia"

Ane (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da, eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu (Andoni Agirregomezkorta) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre aurrerakoia da. Trago pare bat hartuz gero itxuraldatu eta erresumindu egiten da, bere frustrazio guztiak azaleratuz.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Txalo Produkzioak
  • Egilea: Yasmina Reza
  • Zuzendaria: Begoña Bilbao
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta
  • Musika: Audio Network
  • Eszenografia: Asier Sancho Senosiain

Laburrean

  • Egileak Yasmina Reza
  • KonpainiaTxalo Producciones
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana