"Go!azen"

  • "Go!azen"
  • "Go!azen"

Iritsi da uda eta Basakabik zabaldu ditu ateak. Gazteak ilusioz beterik datoz; abesteko, dantzan egiteko eta ondo pasatzeko prest. Baina Zuzenek ez dizkie gauzak erraz jarriko bere arau eta debekuekin. Hala ere Elene eta Haizea bikiak maitemindu egingo zaizkigu, arazoa da mutil bera gustatzen zaiela biei, Mikel, udalekuko langilea. Mikeli Haizea gustatuko zaio hasieratik, baina gero Elenerekin geratuko da eta hortxe hasiko da nahaste-borrastea.

Markel mutil alaia eta baldarra dugu, eta, batez ere, tripontzia, istiluetan sartuta bukatzen du beti eta ondorioz, zigortuta. Gari udalekuko gaiztoa ibiltzen da etengabe Markel zirikatzen.

Go!azen musikalean, gaztetxoen arteko maitasuna, umorea eta abenturak biziko ditugu. Dena abestiekin eta dantzekin zipristinduz. Etxeko txikiek eta handiek gozatzeko moduko ikuskizun paregabea.

Fitxa

  • Egileak: Maite Duque, Fernando Rodríguez, Itziar Gomez, Xabi Zabaleta
  • Zuzendaria: Jabi Elortegi, Ainhoa Aierbe, Itziar Gomez
  • Aktoreak: Ramon Agirre, Asier Burguete, Paula Etxeberria, Aitana Etxeberria, Aritz Mendiola, Markel Gajate
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola
  • Jantziak: Silvia Baltasar
  • Koreografia: Karlos Ngema
  • Musika: Fernando Velazquez, Ernestro Maestro
  • Talde teknikoa: STAR LAN - Txerran Azaola
  • Ekoizpen exekutiboa: Itziar Zeberio, Xabi Zabaleta
  • Ekoizpena: Pausoka Entertainment
  • Iraupena: 60 minutu
  • Adina: + 4 urte

Laburrean

  • Egileak Maite Duque, Fernando Rodríguez, Itziar Gomez, Xabi Zabaleta
  • KonpainiaGlu Glu Produkzioak
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana